Lectura fácil: métodos de redacción y evaluación

Gorde:
García, O., Lectura fácil: métodos de redacción y evaluación. Madrid, Real Patronato sobre Discapacidad, 2012, 131 p.
Erref. 188694
Kokapena: DFB 2013 Archivo M53.21.33(M) CD-ROM 7
Hitz-gakoak:
Buenas prácticas, Discapacidad, Lectura y escritura, Lectura fácil, Manuales, Metodología, Métodos de evaluación, Recomendaciones
Laburpena:
Urritasunaren Errege Patronatuak argitaratu du FEAPSen eta Creaccesible enpresaren laguntzaz Oscar García Muñozen lan hau. Bertan urritasun intelektualak dituzten pertsonentzat eta, hedaduraz, biztanleria osoarentzat erraz ulertzeko moduko testuak garatzeko metodoak azaltzen dira. Sarreraren, irakurketa errazari buruzko definizioaren, zerikusia duten lege-erreferentzien eta balizko hartzaileei buruzko atalen ondoren, egileak idazte-metodo bat sistematizatzen du, eta arlo (eta maila) guztietan erraz aplikatu ahal izateko jarraibide zehatzak ematen ditu: idazketan (ortografia, gramatika, lexikoa edo estiloa), diseinuan eta maketazioan (irudiak, tipografia, testuaren konposizioa, orrialde-zenbaketa) eta ekoizpenean (papera, koadernaketa eta inprimatzea). Literatura-testuei buruzko ohar bereziak ere adierazten dira bertan. Halako testu bat egiteko jarraibideak sistematizatzeaz gainera, testua sortzeko prozesuaren hiru zatiak (idaztea, diseinua eta maketazioa eta ekoizpena) ebaluatzeko teknikak ere garatzen dira, eta kontrol-prozesu ezberdinak ezartzen dira eta deskribatzen dira maila bakoitzerako. Testuen zailtasun-maila ebaluatu ahal izateko irakurgarritasun-adierazleak ere proposatzen dira eta, amaitzeko, irakurketa errazari buruzko jardunbide egoki eta hautatu batzuk aipatzen dira eta garatutako edukiak laburbiltzen dira.